Oriotik Arantzazurako ibilbidea oinez egingo dute

Olatz 2014ko apirilaren 3a

Apirilaren 17an izango da irteera eta goizeko 4:00etan aterako dira herriko plazatik

Orioko plazatik abiatuko dira mendizaleak apirilaren 17an, goizeko 4:00etan, helmuga Arantzazu dutela. 60 kilometroko ibilbidea egingo dute Talai Mendi Elkartekoak.

Ibilbidea

Oriotik Aiara joango dira, eta Aiatik Iturriotzera. Bertan, hamaiketakoa egingo dute. Bidaniara joango dira eta hortik, Mandubiara. Mandubian deskantsua egingo dute, kafea hartuz. Hurrengo geltokia Gabiria izango da eta bertan bazkalduko dute. Gabiriatik Aztiriara joango dira; handik, Brinkolara. Ibilbidea OƱatin amaituko da, Arantzazun.

Bilera

Guztia azaltzeko bilera antolatu dute mendi elkartekoek. Asteartean izango da, irteera baina bi egun lehenago, apirilaren 15ean. Arratsaldeko 20:30etan Talai Mendiko Lokalean. Halaber, informazio gehiago nahi duenak Talai Mendiren blogean sartu dezake: talaimendielkartea.blogspot.com.es

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide