Kultura, gazteria, ingurumen, festa eta aisialdi jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egin du Udalak. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago apirilaren 25a, ostirala, bitarte.
28.000 euro kultura alorreko ekintzetara zuzenduko dira; 4.000 euro festetara eta 22.000 euro gaztedira. Baina diru kantitate horren zati bat eskuratzeko, laguntza lortzeko, ekitaldiak noiz eta non egin diren zehaztu behar da, ordena kronologikoan. Ekitaldi guztiak komunikatu behar dira, bestela, diru-laguntza etengo da. Dokumentua osatzean, Orioko Udalaren logoa gehitu eta kultura@oriokoudala.com helbidera bidali.
Ekitaldiaren araberakoa da emango den laguntza:
Ikastaroak %60, parte hartzaileko 100 euro
Irteerak %20 helduak eta %50 langabe edo gazteak
Hitzaldiak %100 euskaraz badira
Erakusketak 500 eurotik behera %100, bestela aztertu
Emanaldiak 1000 eurotik behera %100, bestela aztertu
Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, hemen argibideak: