XII. Txakolin eguna izango da Aian apirilaren 13an

Miriam 2014ko apirilaren 9a

Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapena duten 13 upategik beren txakolina eskainiko dute datorren igandean herriko plazan

Urtero bezala, datorren igandean, apirilaren 13an, Aiako plaza jendez beteko da Txakolin egunean. Herritar eta kanpoko ugari gerturatzen dira egun horretan txakolina dastatu eta bertan ematen diren pintxoak jatera. Hamairu dira aurten beren txakolina eskainiko duten upategiak: Arregi, Aizpurua, Etxetxo, Gaintza, Hiruzta, K5 ArgiƱano, Kataide, Mokoroa, SagarmiƱa, Ulacia, Upaingoa eta Zudugarai.

11:30etan hasiko da festa eta 14:00 ingurura arte iraungo du; inguratzen direnek, kopa hiru eurotan erosi ahal izango dute, gero nahi adina txakolin edateko.

Txakolinaz gain, txahal errea dastatzeko aukera ere egongo da Aiako plazan. Burruntzian erreko dituzte bi txahal, eta bertaratzen direnak pintxoa euro baten truke jango dute.

Aiako Udalaren eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenak antolatzen dute Txakolin Eguna,  Aiako Jai Batzordea eta Billabonako Musturinea eta Zizurkilgo Joxean Harategien laguntzaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide