Lapurreta egin dute Anibarko portuan

Olatz 2014ko apirilaren 9a

Ez da Orion gertatu den lehen lapurretan, azken aldian teknika berdinarekin hainbat lapurreta egin baitituzte inguru honetan

Ertzaintzak jakinarazi duenez gaur goizean, egun argitan, izan da lapurreta Anibarko portuan. Sarraila puskatu, barrura sartu eta balorezko bitxiak hartu dituzte, besteak beste. Lapurraren zantzuak dituztela dio, aztarnak utzi baititu. Hortaz, lapurraren bila dabiltza orain.

Azken aldian lapurreta asko egiten ari direla jakinarazi du, Bai Orion baita Zumaia, Zarautz eta Getarian ere. Argitsu dagoenean egiten dituztela azaldu du eta, horretarako, teknika garatua izan behar dutela, ondo landua. Sarraila behartzen dutela diote, hortaz, errefortzu bat jartzea gomendatzen du Ertzaintzak. 

Beldurra ez izateko, baina kontuz ibiltzeko ere aipatu du, eta zerbait arraroa sumatu bezain pronto ertzaintzarekin harremanetan jartzea eskertuko dutela gaineratu du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide