Gaur Orio Tribuaren Berbak saioan

Olatz 2014ko apirilaren 9a

Kike Amonarrizek aurkeztutako programa Orion izan zen grabatzen eta gaur emitituko da

Euskara 25 urte barru nola egongo den aztertzen saiatuko da gaurko Tribuaren Berbak saioa, eta horretarako, hainbat gonbidatu izango ditu Kike Amonarrizek. Nola dago euskararen botila? Erdi hutsa ala erdi betea? Eta nola egongo da 25 urte barru, 2039an, euskara? Galdera horiei erantzungo die, gaur, Tribuaren Berbak saioan. 

Kalean arituko dira, besteak beste, belaunaldi ezberdinen iritzia jasotzen; 2039an profesional izango diren gazteena baita egun ume txikiak dituzten gurasoena ere. Herri ezberdinetan izan dira galderak egitean, tartean, Orio. Hitzordua 22:15ean izango da ETB 1en. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide