Larunbatean, apirilaren 12an, izango dira udako aldian lanpostuak betetzeko aukeraketa-probak. Udalak deialdia egin du aurten ere, eta ordutegiak lanpostuaren araberakoak izango dira:
09:00 Garbitzaile lanpostuetarako proba idatzia
09:45 Zaindari eta Arotz lanpostuetarako proba idatzia
10:30 Udaltzain laguntzaile eta txu-txu trenaren gidari lanpostuetarako proba idatzia
Euskarako proba
Euskararen maila agiri bidez frogatu zezaketen izena eman dutenek. Aukera hori erabili ezin zutenei elkarrizketa labur bat egingo zaie larunbatean bertan, 9:00etatik 13:00etara bitarte, honela, euskara maila egokia dutela ziurtatu dezakete. Bakoitzaren ordu zehatza egunean bertan jakinaraziko da.