Q sukarraren inguruko informazio-oharra

Olatz 2014ko apirilaren 16a

Gogorarazten du hildako animaliak nahiz hil egin behar direnak hiltokietara eraman behar direla osasun-arazoak saihesteko

Ardietan eta ahuntzetan dagoen bakteria batek, Coxiella Burnetti deiturikoak, sortzen du Q sukarra. Animalia infektatua dagoen eremuko airearen erruz kutsatzen da gizakia, izan ere, animaliak immunitatea garatzen dute eta gaixorik egon arren ez dute sintomarik agertzen.

Lehen kutsatuak Bilbo inguruan agertu dira, hildako animaliak hiri-hondakinekin nahastu direlako. Q sukarraren agerraldia beste eremu batzuetan gertatu ez dadin, animaliak hiltegietara eramateko eskatu du Eusko Jaurlaritzako osasun sailak. Horrez gain, animaliak etxean hiltzeak ere gaixotasunak ekartzen dituela jakinarazi du, eta hori ere mataderan egitea aholkatzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak informazio-ohar bat kaleratu du Q sukarra dela-eta:
Informazio-oharra

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide