Uztailaren 1etik 31ra Aiako Udaleku irekiak izango dira. Udaleku irekiak aurrera eraman ahal izateko begiraleak behar dira, eta bertan lan egiteko eskaintza irekita dago. Aukeraketa egiterakoan honako irizpideak edukiko dira kontutan:
- Aiakoa izatea eta begirale titulua edukitzea
- Aiakoa izatea eta titulurik ezean, esperientzia izatea
- Aiakoa izan ezean, begirale titulua izatea
arretapagoeta@gmail.com helbidera bidali behar dira curriculumak. Informazio gehiago nahi izanez gero ere helbide horretara idatzi.