Apirilaren 25ean, ostiralean, inauguratuko dira Kanpineko bungalowak

Miriam 2014ko apirilaren 24a

Iazko udan instalatu ziren arren, udako denboraldia aurreratua zela-eta, ez zen inaugurazio ekintzarik egon

Bihar, apirilaren 25ean, inauguratuko dira iaztik Orioko Udal Kanpinean dauden bungalowak. Aurreko urtean udako denboraldia aurreratua zegoela instalatu zituzten eta ez zen egin ekitaldirik, aurten egitea erabaki du Udalak, beraz.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, erakunde desberdinetako ordezkarien prentsaurrekoarekin. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren Gipuzkoako ordezkariak, Arrantza Saileko Arrantza zuzendariak eta Foru Aldundiko Turismo zuzendariak egongo dira ekitaldian. Udaleko ordezkaritzan, Miriam Uranga alkateordea eta turismo zinegotzia egongo dira, eta bertan izango dira, baita, bungalowak instalatu dituen Garnica Plywood enpresako ordezkariak. 

Inaugurazio ekitaldiaz gain, apirilaren 26an, larunbatean, ate irekien eguna izango da kanpinean. Gerturatzen den herritar orok aukera izango du bungalowak bertatik bertara ikusteko eta barrutik ezagutzeko. Egunari amaiera emateko, Kalakan taldeak kontzertua emango du 22:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide