Eskuz binakako txapelketa azkarra egingo da Orion

Miriam 2014ko apirilaren 24a

Pilotakadaz pilotakada ekimenaren baitan egongo da eta maiatzaren 10eko arratsaldean jokatuko dira partida guztiak

Eskuz binakako txapelketa azkarra egongo da Orion maiatzaren 10ean, Etxeraten Pilotakadaz Pilotakada ekimenaren baitan. Partida guztiak egunean bertan jokatuko dira, arratsaldez, eta izena ematen duten bikote kopuruaren arabera antolatuko dira.

Izen ematea doakoa da, eta Kolon Txiki tabernan egin beharko da maiatzaren 8a baino lehenago. Giroa berotzeko bertsolariak, musika, pintxoak eta edariak egongo dira egunean bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide