Hondarra mugitzea Itsasertzeko zuzendaritzaren esku geratu da aurten

Olatz 2014ko apirilaren 24a

Lanen helburua hondarra ez galtzea eta hondarraren kalitatea hobetzea da

Urtero, Antillan, hondarra mugitzen da pasealekuaren ondoan ez pilatzeko eta hondartzaren kalitatea hobetzeko. Lan hori, Udalak egiten du urtero eta 6000 euroko gastua izaten du. Aurten, ordea, Itsasertzetako Zuzendaritzak egingo du, Udalarekin horrela adostuta. Izan ere, otsaileko denboralearen eraginez hondartzaren egoera eskasa da.

Apirilaren 23an hasi ziren birprofilaketa lanak. Lanen helburua hondarra ez galtzea eta honen kalitatea hobetzen saiatzea da.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide