Salatxo abesbatza Katalunian izan da

Olatz 2014ko maiatzaren 6a

Bi kontzertu eskaini dituzte: udaletxean eta elizan

Salatxo Abesbatza Katalunian izan da asteburuan, jai-zubia aprobetxatuz. Iaz San Celoni herriko Coral Briançó Orion izan zen, hortaz, itzulerako bidaia izan da hau. 

Lehen kontzertua larunbatean eskaini zuten, udaletxean, harrera ofizialaren ostean. Horrez gain, San Martin de Tours elizan bi zatiz osatutako kontzertua eskaini zuen Orioko abesbatzak. Lehen zatian musika erlijiosoa izan zen nagusi, Eugene Butlerren meza ardatz izanik. Bigarren zatian, ordea, folklorea gailendu zen. Abesti euskaldunak eta kataluniarrak kantatu zituzten, batez ere. 

Giro ezin hobea izan dute bai eguraldi aldetik bai abesbatzako kideen artean ere. Bertako abesbatzako partaideek ere harrera ezin hobea eskaini zieten. Bidaia borobila izan da, hortaz, paregabea. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide