Bakarrizketa egongo da Kalakarin maiatzaren 10ean

Miriam 2014ko maiatzaren 8a

Miki Dkai umorista andaluziarraren eskutik algara batzuk botatzeko aukera egongo da Orioko tabernan

Datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, bakarrizketa egongo da Kalakari tabernan. Miki Dkai komiko cadiztarrak bere umorea eskainiko dio gerturatzen den orori.

Paramount Comedy kanalean aritu izan da umorista hori, eta Kalakariko umore gaua goxatzera etorriko da Andaluziatik. 22:00etatik aurrera izango da hitzordua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide