Balio anitzeko lanposturako azterketaren datak argitaratu ditu Udalak

Olatz 2014ko mai. 9a, 16:18

Azterketa praktikoa izango da hurrengoa eta hiru egun ezberdinetan egingo da

Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdiaren barruan, hurrengo azterketaren data argitaratu du udalak. Ondorengo azterketa praktikoa izango da eta lanpostu bakoitzerako azterketa ordua eta eguna ezberdina da.

Maiatzak 23, Ostirala
Arotzeria- Argindarra
Non: Udal Brigadako Pabilioia, Estropalari kalea 24-30 atzealdean
Noiz: 8.00 -15.00

Maiatzak 30, Ostirala
Iturgintza- Margolanak
Non:Udal Kanpin, Hondartza bidea, Zaragueta eskolako sarrera aldean egingo da deialdia.
Noiz: 8.00 -15.00

Ekainak 6, Ostirala
Igeltseroa
Non: Udal Brigadako Pabilioia,  Estropalari kalea 24-30
Noiz: 8.00 -15.00

Norbanakoaren ordutegi zehatza ikusteko egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide