Ametsa Gaztelekuak Donostiako Aquariumera bisita antolatu du maiatzaren 17rako. Itsaspeko unibertsoa ikusi nahi duten gaztetxoek maiatzaren 15era arte dute izena emateko, gaztelekuan bertan.
LH4tik DBH4ra bitarteko gazteei dago zuzendua irteera, eta pertsona bakoitzeko prezioa zazpi eurokoa izango da.