Landare ikastaroa antolatu du Mandalara Taldeak

Miriam 2014ko maiatzaren 13a

Sara Letamendiak emango du ikastaroa, eta klase teorikoez gain, irtenaldiak ere egingo dira bertan

Pasatako urrian gai berdinaren inguruan egindako hitzaldiaren arrakasta ikusita, landare ikastaroa antolatu du Mandalara Taldeak udako. Sara Letamendiaren eskutik, landareen mundua ezagutu eta horiekin pomadak, ukenduak, jarabeak, olioak eta abar egiten ikasteko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Eguraldi onaren zain egon dira antolatzaileak ikastaroa martxan jartzeko, izan ere, klase teorikoez gain, naturara irtenaldiak ere egingo dituzte, landareekin bertatik bertara lan egiteko.

Ikastaroak hogei ordu izango ditu, bi orduko hamar klasetan banatuta. Maiatzaren 28an hasiko dira klaseak, eta asteazkenero 19:00etatik 21:00etara izango dira. Klase bakoitzaren kostua 15 eurokoa izango da.

Ikastaroa hartuko duten pertsona kopurua mugatua da, eta telefonoz eginiko izen-emateak soilik onartuko dituzte, 648 487 489 zenbakian. Plazak betetzeko, izen-emate ordena hartuko dute kontuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide