Udalak martxan jarri du Antilla Hondartzako 2. eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateko kontraturako lehiaketa publikoa. Gaur, maiatzaren 15ean irekitzen da proposamenak aurkezteko epea eta ekainaren 9ra arte luzatuko da.
Udalak egingo duen kontratua kontzesiokoa izango da, eta hamar urteko iraupena izango du. Baldintza orrian zehaztutako dokumentazioa Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du interesa duenak.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten atzo, maiatzaren 14an.