Egun guztiko plana; goizean goizetik hasi eta eguzkia sartzen den arte. Nekazaritza eta abeltzaintzarekin lotura duten ekintza ezberdinak: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta, animalien erakusketa, lanabesen salmenta, artisautza postuak, baserriko ofizioen erakusketa eta produktuen dastaketa, herri kirolak eta erromeria. Denetik egongo da Asentzioko ferian, maiatzaren 25ean, igandean, Aian.
Egitarau zabala
Goizean
- Barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, gozogintza, loreak, ardoa eta beste baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
- Abere, ganadu, ardi, hegazti eta beste animali bitxien erakusketa.
- Baserri lanabesen salmenta.
- Artisautza postuak
Eguerdian
- Baserriko ofizio erakusketa eta produktuen dastaketa: Euskal baserriko oilasko eta txerri pintxoak, sagardo eta txakolina dastatzeko aukera eta ogi-egileak.
Arratsaldea, 18:00
- Jose Ramon Izeta: Aiako harri baldarrarekin –109 kg– 30 minututan marka jartzeko ahalegina
- Agustin Izeta: bere pisu bikoitzean, herri zilindrikoarekin 10 minututan marka jartzeko ahalegina
- Zarautzeko harri-jasoitzaile eskolakoen emanaldia
Gauean
- Erromeria: Laja II eta Unai Narbaiza
Aiako Idi proba elkarteak eta Aiako Udalak antolatutako jaia da hainbat laguntzaileekin batera. Probak Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaileen kontrolpean egingo dira. Baina probaz gain erakusketak, salmentak eta dastaketak ere egongo dira. Egun osoko plana da, hortaz, antolatu dutena.