Atzo, goizeko zazpiak inguruan, N-634 errepideko semaforoa gorrian pasa zuen kamioi batek. Ertzainak atzetik jarraitu zuen, araua hautsi zuelako, baina kamoi gidariak abiadura bizkortu zuen. Bidegurutze batean Aiako industrialderuntz hartu zuen, kamioia utzi eta korrika ihes egin zuen. 100 litro gasolinaz betetako lau bidoi zituen kamioian. Bereak ez zirela uste da, izan ere, gasolina ateratzeko erremintak ere zituen kamioian. Kamioia begiratzeaz gain, ingurua ere miatu zuen ertzaintzak. Alde egin zuen kamioi gidaria harrapatu eta atxilotu egin zuten, lapurreta egitea egotzita.