Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolek –tartean Azpeitikoak, Oriokoak eta Zarauzkoak– protesta eguna deitu dute asteazkenerako, eta horren harira, irakasleek itxialdiak egingo dituzte. Informazio gehiago, hemen. 17:30. Pankartak egin, esku orriak prestatu eta kanpin-dendak muntatu. 19:00. Argazkia. 19:30. Kazerolada herrian barrena (jende kopuruaren arabera). 21:00. Afaria. 22:00. Euskal dantzen ikastaroa. 23:00. Lotara. 07:30. Gurasoei esku orriak banatu.