Lardizabal herri eskolako HHko ikasleak kalez kale ibiliko dira goizean, eta LH1-LH6 bitarteko ikasleak, aldiz, Aiako auzoak bisitatuko dituzte. Arratsaldeko 17:15ean, ikasle guztiak batera plazan elkartuko dira, kalez kale abesteko.
10:30: Zaragueta Herri Eskola: eskolan hasi, eta bertatik Euskaltegirantz joko dute, eguneko zentrotik eta Herriko Plazatik igaroz. Ondoren, Kultur Etxera joango dira eta Sukia parkean amaituko dute ibilbidea. 18:00: Orioko Herri Ikastola: ikastola aurreko plazoletan elkartu, eta kalez kale ibiliko dira kantuan. Herriko Plazan amaituko dute santa eskea.