Txaranga bi orduz ariko da kalez kale, eta hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.
Honakoa da egitaraua: 12:00. Arkupe merkatari eta ostalari elkartearen erruleta jokoa, eta Euskal Parrillaren eskutik arraina eta garagardoa dastatzeko aukera. Herriko Plazan. 12:30. Kitaldepare txaranga, kalez kale. 18:00. Nazioarteko XX. Estropadak, errioan. Helmuga udaletxe parean. 19:30. Euskal Parrillaren eskutik hanburgesak eta garagardoa dastatzeko aukera, Herriko Plazan. 20:00. Sari banaketa eta arraun klubaren sortzaileei omenaldia, baita Peter Karres zenari ere, Herriko Plazan. 21:00. Bide Batez taldearekin erromeria, Herriko Plazan. 00:00. Bon DJa, Herriko Plazan.
Baztan (Nafarroa) bailaran eraiki nahi duten Aroztegia proiektuaren kontrako erresistentzia jaialdia antolatu du Etxeluzek. 19:30. Hitzaldia. 21:00. Afaria. 22:00. Kontzertuak: Kaskezur eta Madame Birrots.
Nazioarteko XX. Estropaden egitarauaren barruko kontzertua. Ondoren, Bon DJa, gauerditik aurrera.