Eusebio Arzadun aiarra izan da nagusi Aizarnazabalgo XXIX. Idi Probetan

Julene Frantzesena 2025ko abu. 7a, 10:48

Saritutako itzainak eta Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkatea, sari banaketa ekitaldian. (Utzitakoa)

Itzain aiarrak eta haren idiek 56 plaza eginda lortu dute garaipena. Bigarren egin du Azkoitiko Isidro erretegiak, eta hirugarren, berriz, Arroako Etxetxok.

Eusebio Arzadun aiarrak irabazi ditu Aizarnazabalgo XXIX. Kintopeko Idi Demak. Aizarnazabalgo Idi Proben Elkarteak antolatuta jokatu dituzte probak plazan, eta jende ugari elkartu da hitzordutan.

56 plaza eginda izan da nagusi Arzadun aurtengoan. Bigarren, berriz, Azkoitiko Isidro erretegiak egin du, 51 plaza batuta, eta hirugarren Arroako Etxetxo izan da, 49 plazarekin. Haien atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Lopategi (48 plaza eta zazpi zinta), Ipiñarrieta (45 plaza eta bost zinta) eta Mendipe elkartea (30 plaza eta sei zinta).

Plaza jendez lepo, idi probetako hitzorduetako batean. (Utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide