Udazkenean sartzean eta argi orduak murrizten hasten direnean ohikoa den moduan, ordua aldatuko dute igande goizaldean, urriaren 28tik 29ra bitarteko gauen. Zehazki, 03:00ak direnean 02:00ak izango dira berriro, eta beraz, ordubete gehiago izango dute herritarrek gau horretan lo egiteko edo parrandarako. Aurrerantzean, lehenago argitu eta ilunduko du.