Ttap aldizkari digitalak edizio berria estreinatuko du asteon Nafarroan. Edizio berriak Nafarroako gertuko gaiak eta pertsonaiak landuko ditu hamabostean behin, aldizkariaren estaldura bertatik bertara hedatuz. Nafarroatik nafarrentzat Joan den urrian argitaratutako ale esperimentalaren balorazio positiboa eginda, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, Ttapen Nafarroako edizioa hamabostean behin kaleratuko da aurrerantzean, aste honetan bertan hasita. Beste edizioetan bezala, bertako kolaboratzaile eta iritzi emaileek hartuko dute protagonismoa. Besteak beste, Anabel Arraiza, Angel Erro, Mikel Idoate, Santi Leone, Oskia Ugarte, Garazi Arrula eta Aingeru Epalzaren sinadurak izango dira presente aldizkari digitalean. Edizioaren koordinazioa Juan Kruz Lakastak egingo du. Kazetariak aldizkariaren balio sinbolikoa azpimarratu du:
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean