Triste zauden horietan tristura ulertzen laguntzen dizun musika edota tristura alaitzen dizuna jartzen dut. Pozik zauden horietan poztasuna biderkatzen dizuna. Lasai zaudenean ingurua ere lasaitzen duena. Doinuak, melodiak, letrak. Magikoak.
Baina bada zerbait are magikoagoa. Uneko sentimendu horrekin bat doan musikaren konpainia. Zoriz, ezagutuko bazintu bezala zure sentimenduen melodiarekin bat egiten duena.
Belgikako kale hotzetan hainbat eta hainbat aurki zenitzazke. Euren sentimenduak oihartzun bihurtzen. Zeureekin topo egiten akaso, edo zure alboan doan gizonarenekin. Edo zure lagunaren sentipenekin, edo emakume ile horidunarenekin.