Herenegun, iluntzean, elkarrizketa bat eztabaida bihurtu zen. Galdera batetik erantzun bat botatzen hasi baina lehen, galdera batekin erantzun eta lehen galdera horretatik abiatuta zeharo ezberdina zirudien gai batez hitz egiten bukatu genuen. Akaso guztiak duelako erlazioa, edo erlazionatu daitekeelako.
Elkarrizketa irakurtzeko, hemen.
Lehen aldia zen era formal batean erantzunak emateko eskatu zidatela. Eskerrak mahai-inguru bat bilakatu zen, deseroso sentitzetik gustora sentitzera pasa bainitzen. Pasata ezezaguna den horrekiko beldurra. Urrengon jada ez da lehen aldia izango.