Brother

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola 2013ko abu. 26a, 13:36

Belgikan izan nintzen, bost hilabetez, duela urte bete. Bertako lagunen artean bazen bat berezia zena. Edo momentuak berezi bihurtzen zituena ukelelea hartzen zuen bakoitzean. Zaila zen bertako lagun guztiak isilaraztea. Berak ukelelearen sokak ukitzen hasten zen bakoitzean lortzen zuen isiltasuna. Eta nola gainera, nola hausten zuen isiltasuna musika egiten zuen bakoitzean.

 

Behin kamara hartu eta plano batzuk grabatu genituen. Duela gutxi, hautsaz jositako irudiak hartu, eurekin pittin bat jolastu eta bideoklipa atera dugu irudi haietatik. 

Bere anaia ere laguna dut. Alaia da gero, beti irribarrea ahoan. Ni Belgikan izan nintzen bezala bera Mexikon izan zen. Urte beteko egonaldia egin zuen bertan. Denbora horretan arrebak kantu hau egin zion, brother.

 

Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide