Giuseppe Tournatore. Berak bai jakin kontatu nahi zuenari forma ematen; "zer" kontatu izateaz gain, "nola" kontatzen ere asmatu du. Kamera mugimenduak, planoak, iluminazioa eta kolorea. Guztia armonia berean. Eta nola ez, Ennio Morriconen melodia armonia hori indartuz.
Arteari buruzko film honek iruzur egitearen artea erakusten digu. Protagonista nagusi bat, Virgil Oldman (Gerofrey Rush). Izenak jada zelatatzen du. Gizon hotza, zakarra eta bakartia da bera. Artelanen tasatzailea da Virgil. Lanean Claire ezagutzen du, gurasoen ondarea saldu nahi du eta.
Virilek bere etxea hotel sentitzen du. Clairen (Sylvia Hoeks) aldiz etxean bezala bere etxean sentitzen da. Biek dituzte beldurrak. Biak dira harremanetarako pertsona itxiak. Bata bestea ezagutzen doan heinean bi pertsonalitate paralelo bihurtzen dira.
Harremana eboluzionatuz joaten da. Hasiera batean, beldurrak medio, telefonoz mantentzen dute harremana. Egun ordenagailu bitartez ezagutzen den jendearen pareko. Virili nolakoa izango denaren jakin-min horrek jada eder ikustarazten du Claire.
Bien arteako harremanaren oinarria eta ardatza, ustez, konfiantza da. Biek dituzten beldur horien atzean, badirudi, sekretupean gordetzen duten egia dago. Agerian geratzen den gezur handia.
Gomendagarria oso.