Ikastolako aitona-amonek ere Euskaraldiko hamalaukoa osatu eta aurkeztu dute aste honetan. Horren bidez, dei egin nahi diete herriko edadetuei, Euskaraldian izena eman dezaten, ahobizi nahiz belarriprest gisa, eta parte hartu dezaten azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ ekimenean. Advertisements