Ekainaren 2an, larunbatarekin, lau orduko prestakuntza-saioa eman zioten Ahize-AEK-ko Gorka Barrenetxeak eta Maialen Begiristainek Orioko Euskaraldiko lantaldeari. Goizeko 08:30ean hasi eta 12:30ean bukatu zen saioa. Saioaren helburua lantaldeari tresnak eta baliabideak erakustea zen, inguruko jendea aktibatzeko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ’11 egun euskaraz’ ekimenari begira. Landu zituzten gaiak hauek izan ziren: Euskaraldia testuingurua […]