Carazok zilarrezko domina lortu du Banyolaseko Open Primavera Txapelketan

Karkara 2017ko mar. 27a, 17:45

Gizonezkoen absolutu mailako lemazainik gabeko biko ontzien podiuma.

Orio Arraun Elkarteko kide Jon Carazok gizonezkoen absolutu mailan zilarrezko domina eskuratu du lemazainik gabeko bikoan, Labradores Arraun Elkarteko Ismael Montesekin.

Asteburuan Kataluniako Banyoles herrian aulki mugikorreko Open Primavera Txapelketa jokatu zen eta Espainia mailako arraun elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten, tartean Orio Arraunketa Elkarteko hainbat ontzik.

Orio Arraun Elkarteko kide Jon Carazok gizonezkoen absolutu mailan zilarrezko domina lortu zuen lemazainik gabeko bikoan, Labradores Arraun Elkarteko Ismael Montesekin.

Jubenil mailan, Jon Lizarralde eta Oihan Gozategi 15. postuan sailkatu ziren lemazainik gabeko bikoan; bestalde, Jon Arriola 15.a izan zen skiff modalitatean, eta Jon Odriozola 28.a.

Kadete mailan, Mikel Lizarralde 17. postuan sailkatu zen skiffean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide