Agenda 21 ekimenaren barruan, Orioko ikasleek jarraipen foroa egingo dute alkatearekin

Karkara 2017ko ots. 13a, 16:31

2016ko Agenda 21 ekimeneko udalbatzarra

Asteazken goizean, Orioko bi ikastetxetako ikasleen ordezkariak Orioko alkate Joxe Angel Zalduarekin eta ingurumen zinegotzi Angel del Hoyorekin bilduko dira udalbatzar aretoan.

Agenda 21 ekimenaren barruan, asteazkenean jarraipen foroa egingo dute ikasleek Orioko Udaleko ordezkariekin. 10:00etan hasita, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako LHko eta DBHko ikasleen ordezkariek parte hartuko dute saioan. Gaztetxoak Orioko alkate Joxe Angel Zalduarekin eta ingurumen zinegotzi Angel del Hoyorekin bilduko dira udalbatzar aretoan.

Bileran iaz egin zituzten eskaerei jarraipena egingo diete ikasleek, eta udalak beren proposamenak bete dituen ezagutuko dute haur eta gaztetxoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide