Turismo batzordeko buru Lourdes Salsamendik oharra argitaratu du, eta onena opa die erretiroa hartu berri duten kanpineko langileei

Lourdes Salsamendi, kultur zinegotzia 2016ko aza. 23a, 08:20

Joan den ostiralean, azaroak 18, bazkaria egin zuten udal kanpineko langile eta langile ohiek, aurten erretiroa hartu duten Ramoni Idiakez eta Manolo Morenori agur esateko. Hori dela-eta, Lourdes Salsamendi Turismo batzordeko buruak honako hau adierazi du:

Bazkaria merezitako omenaldi xume eta ederra izan zen, hainbeste urtean egindako lanagatik.
Kanpineko langile guztiak zoriontzeko aprobetxatu nahi dut, egin duten denboraldiagatik, eta hobetu beharrak denon arten hobetuko ditugu.

Ramoniri eta Manolori onena opa diegu bizitzako fase berri honetan Kultura eta Turismo batzordeko kide guztiok.

Lourdes Salsamendi, Turismo batzordeko burua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide