Txirritak eta Sarasuak bota dituzte irrintzi onenak

Karkara 2016ko urr. 3a, 07:46

Argazkia: Karmele Oliden

Urnietako Maria Arizmendi irrintzi lehiaketa Nerea Txirritak irabazi du eta Itziar Sarasuak bigarren egin du. Puntu bakarreko aldea egon da bi oriotarren artean. 

Sanmigelak ari dira ospatzen Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Urnietan; eta, festen aitzakian, Irrintzi Lehiaketa antolatu zuten. Atzo izan zen, urriaren 2an, Urnietako plazan.

Bi oriotarrek hartu zuten parte, baita irabazi ere. Nerea Txirritak 150 puntu lortu zituen eta Itziar Sarasuak 149. Biak izan ziren atzoko lehiaketako irabazleak. 

Giro polita sortu zen lehiaketan, animatzera gertuko asko joan baitziren, pankarta eta guzti. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide