Babesa gertukoei eta salaketa prekarietateari

Karkara 2016ko uzt. 5a, 07:22

Bart, uztailaren 4an, iluntzeko 20:00etan elkarretaratzea egin zuten herriko plazan Axier Arrillagaren heriotza dela eta. Elkartasuna adierazi nahi izan zieten Arrillagaren familiari eta segurtasuna bermatzeko eskatu zieten enpresari.

Enpresako batzordekoek argi esan zuten albiste txarra jaso bezain pronto: dagoeneko berandu da. Denbora zeramaten enpresako prekarietatea salatzen, segurtasun neurriak eskatzen; baina, enpresak ez zuen urratsik eman eta Arrillaga prekarietatearen biktima dela zioten. 

Atzo, bide beretik, elkarretaratzea egin zuten oriotarrek eta aiarrek Orioko plazan. Iluntzeko 20:00etan bildu ziren, bi helbururekin. Batetik, Arrillagaren senideei babesa adierazi nahi izan zieten; eta, bestetik, prekarietatea salatu.

Lan istripu baten ondorioz hil zen Arrillaga, altuera batetik erori zelako; eta, horrelakorik ez gertatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartzeko eskaera egin zuten atzo; horrelako gertaerarik gehiago ez gertatzeko eskatu zuten. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide