Otsailaren 12an opari bat jaso genuen erredakzioan. Donostian bizi den oriotar batek, Esteban Fernandez Lizasok, argazkian ikusten den tailua ekarri zuen Karkarara. Paretan jarri dugu dagoeneko. Kritika erraz egiten den garai honetan, asko eskertzen da egindako lana kontuan hartzen dela sentitzea. Horrelakoek herriarentzat gogotsu lanean jarraitzeko indarra ematen digute. Horregatik, eta bihotz-bihotzez. Eskerrik asko Esteban!