Ostiral iluntzean motor hotsek hartuko dute plaza. Arratsaldeko 19:00etan, pantaila batean ikusi ahal izango dira rally irudiak, iluntzea girotuko duen musika motorraren burrunbarekin nahastuz. Irudietan Gorka Eizmendi kotxean, bihurguneetan mantso, errepide zuzenetan abiadura bizian.
Behin rally irudiak ikusita, 19:30ean, Eizmendik kotxearen diseinu berria aurkeztuko du. Urte honetan erabiliko duen autoa herritarrei erakutsi nahi die, eta, bide batez, denboraldi honetako helburuak oriotarrekin komentatu nahi ditu. Bestalde, babesleei eskerrak emango dizkie lehiatzeko aukera emateagatik.