Bertan behera gelditu da biharko estropada

Karkara 2015ko urt. 16a, 14:46

Eguraldi iragarpen txarrak medio, biharko Euskadiko Ibilbide Luzeko estropada bertan behera gelditu da

Goizean goiz zaparradak botako ditu bihar. Eguerdi aldera hobera egingo duen arren, eta arratsalde partean ostarteak irekitzeko aukera izango den arren, goizean euria egingo du. Haizea indar handiarekin ibiliko denez, itsaso nahasia egongo da eta olatuak altxatuko ditu. Goiz partean bost metro ingurukoak eta egunaren bigarren zatian, hiru metrokoak.

Haizea asko ibiliko da eta euria gogotik egingo du, beraz. Hori dela eta, alerta horia dago indarrean gaurtik igandera bitarte. Arriskutsu egongo bihar eguna, bai tenperatu hotzengatik, bai itsaso harroagatik. Hori dela eta, arazorik ez egoteko, biharko estropada bertan behera gelditu da.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide