60.000 euroak irabazteko bigarren aukera

Karkara 2014ko aza. 10a, 09:45

Bigarren aukera 60.000 € irabazteko: ordezko zenbaki saritua 74.707 da

Zenbaki saritua dagokion epe barruan azaldu ez denez,  Gure zozketa ekimeneko ordezko zenbaki saritua - 74.707- aurkezteko epea abenduaren 5 artekoa izango da.

Urriaren 7an notario aurrean egindako zozketaren ondoren lehen zenbaki saritu gisa 30.293 zenbakidun poltsiko egutegia atera zen. Saridun zenbakidun poltsiko egutegia aurkezteko hilabeteko epea amaituta, ordezko zenbakia aurkezteko epea ireki da.

74.707a da saria jasoko duena. Zenbaki hori duenak abenduaren 5a baino lehen aurkeztu beharko die egutegia antolakuntzakoei 943 83 47 4 telefonora deituta edota kilometroak14@ikastola.net helbidera idatzita.

Aipatu hilabeteko epean saridun zenbakidun poltsiko egutegirik aurkeztuko ez balitz, notario aurrean jasotako aktaren arabera, zozketaren saria bere horretan geratuko litzateke.

Auto zozketaren saria jasota

Beste ekimenean, autoaren zozketan, agertu da saridun zenbakidun txartela. Laster sari banaketa egin eta jakingo da nor izan den irabazlea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide