Ia lortu du titulua Zubizarretak

Karkara 2014ko aza. 7a, 09:35

Argazkia: Hector Bango

Euskal Bodyboard Zirkuituko txapelaren bila joango dira asteburu honetan oriotarrak

Ereaga hondartza bodyboardaren gotorleku bilakatuko da asteburuan. Euskal Bodyboard Zirkuituaren hirugarren eta azken proba jokatuko da, eta, orain artekoa ikusita, Oriora txapela etortzeko aukera handiak daude. 

Oraingoz Unai Zubizarreta oriotarra da lider 18 urte azpikoen mailan, 1860 punturekin. Atzetik, 190 puntu gutxiagorekin, Gontzal Bilbao dago; ondoren, Mikel Atxega dago; eta laugarren, Jon Azkue. Hortaz, Getxon jokatuko den azken proba erabakiorra izango da. Han jakingo da nork eramango duen Euskal Bodyboard Zirkuituko txapela.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide