2002an egin zen Orioko Udala UEMAko kide. Euskalduntzen prozesu horretan urrats bat gehiago eman zen orduan eta Udalaren funtzionamendua euskaldundu egin da. Oraingoan, beste pauso bat gehiago eman nahi izan da. Herritarrei ematen zaien zerbitzuaz gain, instituzioen arteko harremanetarako hizkuntza ere euskara izango da aurrerantzean.
Ekimen hau Udalak 2013ko azaroan onartutako 2013-2017rako Euskararen Erabilera Planaren barruan dago. UEMAk bultzatutako ekimena da, administrazioaren euskalduntzea helburu duena.