Orioko Pilota Eskola ikasturte berria hastera doa. Entrenatzaile aldaketarekin datoz aurtengoan, Egoitz Makazagak eta Iban Arrutik hartuko dute ardura. Edozein adineko neska-mutilei zuzenduta daude eskolak. Hasieran pilota goxoarekin jardungo dira hasiberriak, jarrerak eta teknika lantzeko. Behin hori ikasita, takoekin pilota mixtoetara pasatuko dira.
Datorren asteartean, urriaren 14an, izango da lehen entrenamendua eta egun horretatik aurrera astearte eta ostegunetan bilduko dira 17:00etatik 19:00etara Orioko frontoian. Pilota eskolan izena eman nahi duenari entrenamendura gerturatzeko gonbita egiten die antolatzaileek. Hileko kuota 15 eurokoa izango da.