Sarritan paradisuak milaka kilometroetara irudikatzen ditugu, baina, ongi pentsatuta, asko ditugu etxeko giran, hurbil. Ordu gutxira ditugu gehienetan txoko horiek, eta beraietako bat dugu Pirineoetako Tena bailara.
Badira bi urte, bertako zenbait lagun elkartu zirela eta mendi bizikletaz gozatzeko hainbat ibilbide prestatu zituztela. Maila guztietako hogei bat ibilbide. Ongi seiñaleztatuak, irteera puntu ezberdinekin, informazio guneekin...lan eskerga egina dute.
Uda oro gerturatzen gara, oraingoan Biescas-etik bi kilometro exkaxera dagoen Gavin-eko kanpinean hartu dugu ostatu.
Larunbat goizean R10 Larrede izeneko ibilbideari ekin genion. Gavineko kanpinetik Biescas-erako bi kilometroak gehi bidegurutze okerren bat hartzeagatik egin beharreko kilometroak kontuan hartuz, 37 kilometroko zeharkaldia atera zitzaigun.
Zati batzuetan lokatzak gurpilak geldiaraztea lortzen zuen.
Bide guztian zehar ikuspegi ezin hobeak ditugu.
Larredeko dorrea.
Bidean bero gehiegi baldin bada, bizikletari lokatz arrastoak kentzeaz gain, nork berak bere buruari ere kendu diezaizkioke.
"Logistika eta operazio gunea" Gavin kanpinean.
Ibilbideei buruzko informazio eta zalantzak argitzeko