Hirugarren azterketaren behin-behineko emaitzak argitaratu zirenean erreklamazioak egiteko epea zabaldu zen. Udalak erreklamazio horiei erantzuteko agiri bat argitaratu du, epaimahai kalifikatzaileak hartutako erabakiarekin.
Behin erreklamazio horiek aztertuta, hirugarren azterketaren behin betiko emaitzak plazaratu ditu Udalak. 23 dira gainditzea lortu duten pertsonak, eta 15 gainditu ez dutenak.