Udalerri euskaldunen kanta eta egitaraua

Karkara 2014ko mai. 30a, 16:59

Orioko tabernetan entzungai egongo da Udaberri Euskaldunen Egunerako egindako kantua

Ekainaren 14an egingo da Udalerri Euskaldunen Eguna, Tolosan. Egun horri begira Amets Arzallusen letrari melodia jarri die Bergarako EMON taldeak.

Orio ere UEMAren parte da, hortaz, Orioko Udalak herriko hainbat tabernatan banatuko du CDa. Datozen egunetan Emon taldeak musikatutako abestiak girotuko ditu Orioko tabernak.

Egun osoko egitaraua osatu dute Udalerri euskaldunen egunerako. Goizean goizeko azoka bereziarek emango dio hasiera egunari. 11:30etan kalejira izango da erraldoi eta buruhandiekin, Udaberri dantza taldearekin eta Tolosako Musika bandarekin. Honen ostean, 12:30ean, ekitaldi instituzionala egingo da eta hau amaitzean flashmoba. Tolosako Kantariekin kantujira egingo da jarraian. Atseden hartzeko astia izango da 14:30ean, herri bazkaria ordu horretan hasiko baita. Bazkalostean,18:00etan Irrien Lagunak Klubaren emanaldia izango da. Hori guztia Tolosan izango da; gaueko ekitaldia, ordea, Ibarran izango da Gazte Festak baitira bertan.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide