Bisitaren ezaugarriak Gaur egun, Orio eta Donostia inoiz baino hurbilago daude, Oria ibaian inauguratu berri den kirol-portuak eskainitako nabigazio eta komunikazio aukera berriei esker. Ibilaldi atsegin honetan, itsaslabarrez mugatutako kostalde ezezagun hau ezagutzeko aukera izango dugu; ibilaldiaren amaieran, Kontxako badiak eta Donostiako portuak eskainitako inguru lasaira, babesera iritsi arte.
Iraupena: Ordu eta erdi.
Beharrezko ekipamendua: Babesteko arropa komenigarria da.
Prezioa: 13 euro. 12 urtetik beherakoentzat 6 euro
Irteera ordua: Arratsaldeko bostak.
Bisitari kopurua: 40 pertsonetara mugatuta dago.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide