2013/04/18 20:00 - 21:00

"Oteiza tiembla" film emanaldia

Salatxo aretoan,
"Oteiza tiembla" dokumentala Felix Marañak eta Nuria Ruiz Cabestanyk zuzendutako lana da. Oriora, jaioterrira, ekarriko du Oteiza. Izan ere, umetako garaia eta Oriorekin izandako harremana islatuko ditu, hemen eraikitakoa baita artistaren izatearen zati bat. Benito Lertxundiren musikak eta Jorge Oteizaren hitzek –bai idatzitakoak baita ahoz esandakoak– lagunduko dituzte irudiak.
Hizkuntza: Euskara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide