Euskolabel ligako porra 2019 - Informazio orokorra

Karkarak hainbat porra egingo ditu traineru denboraldian zehar. Porra honetan, parte hartzaileek esan beharko dute Euskolabel ligan zein lau talde sailkatuko diren aurreneko postuetan, eta zer ordenatan. Parte hartzea doan da.

Asmatzen dutenen artean, honako saria zozkatuko dugu: Nikon bi lagunentzako otordua.

Parte hartzaile guztien artean, berriz, zozkatuko dira OAEko gizonezkoen lehen taldearen kamiseta bat arraunlariek sinatuta, eta Urola Kostako HITZA egunkariko harpidetza bat, urtebetekoa (harpidetzari esker, HITZAKIDE izateak eskaintzen dituen hainbat abantailaz gozatuko du).

Euskolabel ligako porra 2019

Euskolabel ligako porra 2019

Karkarak hainbat porra egingo ditu traineru denboraldian zehar. Porra honetan, esaterako, asmatu behar da Euskolabel ligako lehen lau postuak zer talderentzat izango diren. Abuztuaren 4an amaituko da porra. Doan da. Zorte on!