Arrantzale Eguna antolatzeko bilera informatiboa egingo dute gaur arratsaldean Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 18a

Iazko Arrantzale Egunean, herritar batzuk dantzan. (Urtzi Oteiza)

Ekainaren 27an, larunbatarekin, ospatuko dute aurten egun berezi hori. Gaurko bileraren ondoren, entseguak asteazken honetan bertan hasiko dituzte, ohi bezala, Gaztetxean. 

Balearen Egunaren ajea pasatu aurretik, oriotarrek beste hitzordu bat prestatzen hasi beharko dute aste honetan bertan: Arrantzale Eguna.

Ekainaren 27an, larunbatarekin, ospatuko dute aurten herrian hain berezia den egun hori, eta gaur arratsaldean izango da bilera informatiboa, Kultur Etxean, 19:00etan. Aurreneko entsegua ere aste honetan bertan egingo dute, asteazkenean, 18:45ean, Gaztetxean.

Antolatzaileek jakinarazi dute aurreko urteetako antzeko formatua izango duela aurtengo jaiak ere, eta hala, dantzariak eta figuranteak beharko dituztela egun horretarako. Herritarrak egitasmoan parte hartzera animatu dituzte. 

Balkoiak apainduta mantentzeko deia

Antolatzaileek herritarrei eskaera zehatza ere egin diete: Balearen Egunerako etxeak atondu dituzuenek horrela manten ditzatela balkoiak eta hormak Arrantzale Eguna pasatu arte. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide